XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Baina zoritxarrez azken urteetako esperientzia erakusten ari zaigu elkarrekin egin beharreko lan honek behin eta berriz egiten duela topo zailtasun gutti justifikagarriekin.
Erakunde abertzaleek, EEAn behintzat duten hautesmaila altua eta gizarte- ezarerra garrantzitsua antzu bihurtzen dira sarri elkarren neutralizazio sistematikoaren ondorioz.
Eraginkortasun-maila urriek, akordio finkoak erdiesteko gaitasunik ezak, fruitu gabeko testimonialismoen maiztasunak gai bakoitzaren aurreko posizioa politika-ikuspegi orokorren ezberdintasunaren isladatzat hartzeko praktikak euskal bizitza politiko eta sozialean narriadura serio bat sortzen dute, aurkakotasunen orokorpen eta absolutizaziora eta adarretako eztabaidetan indarrak galtzera eramaten dute militanteria abertzaleko kideei alde eragin eta gaitz-erasten diete eta abertzale-sailetako politika motibapena eta hezkuntza bortizki narriatzen.
Askapenaren helburu hori erdiesteko gaitasuna serioski inork gaurregun defendatu ezin duen burruka armatu horren iraunkortasunak eragin guztiz negatiboa du Euskadiko bizitza politiko, sozial ekonomiko eta kulturalean.
Guzti honen ondorenak honako hauek dira: apurketa sakon bat dagoela mundu abertzalearen beraren baitan, eta bizitzaren eta pertsonen errespetuan tolerantzian, zintzotasunean, elkarrizketan eta lankidetasunean oinarritu beharreko elkarbizitzaren narriadura.
Era honetan hainbat energia eta giza baliabide garrantzitsu, aitzindaritza militarretik markatutako dinamika betetzeko erabiltzen dira.
Gaurregun askoren artean dago, egon, kontzientzia bat uste duena ahal denik eta azkarren gainditu beharreko egoera bizi dugula amaiera berehala ipini beharrekoa.
Hala ere Erakunde hauek euren erabaki eta erabideetan gizarte- errealitatetik
Jarrera honen adierazgarri bat, gaurregungo gizartean sindikatuek jokatu beharreko paperari buruz politiko batzuren diskurtsoan irristatzen diren deskalifikazioak dira, politikook gainera sustraipen demokratiko eta herritar guttiko botere faktikoen
Gizarte-erakundeekiko, eta nabarmenki sindikatuekiko urruntze arriskutsu hori parteharmena ugaltzearekin eta gure erakundeen aldeetiko legitimotasun demokratikoa gehitzeko etengabeko arduraren bidez zuzendu beharra dago.
Enpleguaren etengabeko suntsidurak, belaunaldi berriek lan munduan sartzeko dituzten eragozpenak, lanbide eta bizi perspektibarik eza, gure ingurugiro hurbilenaren zati handi batek jasaten duen narriadura, txirotasun eta baztertze hazkorrak, e.a., guztion saiamen eta esfortzurik handiena eskatzen duten arazoak dira.
Gure gaurregungo nazio-errealitateak bizi dituen arazo kilikatzaileak abordatzeko politika abertzaleak dituen zirtizarta, seriotasun eta efikaziak baldintzatuko dute euskal gizartearen gehiengoa osakide sentitzen deneko herri-mota eraikitzeko proiektuaren bideragarritasuna.
Zeren herri zanpatuek sarri jasan behar izan bait dugu, ez bakarrik Estatutuko aparailuaren kontroletik datorren gainezartze politikoa baizik eta baita nazionalismo dominatzaileen interesak eta aurreritziak estaliz balizko aurrerabide-egoeretatik sustatutako deslegitimazio etikoa ere.